Nola dabil?
Euskal Herriko 681 herrietako bakoitzak nagusi bat izan dezake: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko herri guztiak daude mapan. Galdera bakarra dago: zeintzeonk nagusi?
Arauak
- Herri libre bat euro 1ean har dezakezu.
- Norbait nagusi bada, haren puja baino euro bat gehiago gutxienez ordaindu behar duzu herria kentzeko. Nahi baduzu, gehiago ere ordain dezakezu, hurrengoari gauzak zailtzeko.
- Ordaintzean, zure izena eta mezu labur bat agertuko dira herriaren fitxan eta mapan.
- Norbaitek zu gainditzen bazaitu, nagusi izateari uzten diozu eta ez zaizu dirurik itzultzen. Horixe da jokoaren gatza.
- Bi pertsonak aldi berean ordaintzen badute, lehenak irabazten du, eta bigarrenari dirua osorik itzultzen zaio automatikoki.
Zer lortzen dut?
Harrotasuna, fama eta lagunei erakusteko pantaila-argazkia. Nagusi titulua sinbolikoa da: ez du inolako eskubide juridikorik, ekonomikorik ezta udal-ahalmenik ematen. Alkateak lasai lo egin dezake.
Arauak mezuetarako
Izenak eta mezuak publikoak dira. Ez da onartzen irainik, gorroto-mezurik, esteka edo iragarkirik, ezta beste pertsona batzuen datu pertsonalik ere. Arauak betetzen ez dituzten testuak ezabatu egingo ditugu, dirua itzuli gabe.
Zergatik “Zeintzeonk”?
Hikaz galdetzen dugu nor den nagusia, eta toka eta noka biak batera hartu nahi izan ditugu: herria denona da, gizon zein emakume.