Pribatutasun-politika
Arduraduna
ZubiLabs (Jon Zubizarreta), Azpeitia (Gipuzkoa), Espainia. Harremanetarako: kaixo@zubilabs.dev.
Zer datu biltzen ditugu?
- Publikoak: eskaintza egitean idazten duzun izena eta mezua. Edonork ikus ditzake webgunean. Ez erabili zure benetako izen-abizenak nahi ez baduzu.
- Ordainketakoak: Stripe-k kudeatzen ditu (posta elektronikoa, txartela…). Guk ez ditugu txartelen datuak ikusten ezta gordetzen ere. Ikus Stripe-ren pribatutasun-politika.
- Abisuak (aukerakoa): eskaintza egitean “Abisatu nazazu” markatzen baduzu, norbaitek titulua kentzen dizunean mezu bakar bat bidaliko dizugu, ordainketan Stripe-n jarritako helbidera. Guk ez dugu helbide hori gure datu-basean gordetzen: une horretan Stripe-ri eskatzen diogu.
Zertarako?
Zerbitzua emateko (zure izena herriaren fitxan erakusteko), ordainketak kudeatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko (fakturazioa). Oinarri juridikoa kontratua betetzea eta lege-betebeharra dira. Abisua zuk eskatzen duzulako bidaltzen da (baimena), eta eskaintza bakoitzeko behin bakarrik.
Zenbat denbora?
Eskaintzen historia publikoa webgunea martxan dagoen bitartean gordetzen da. Fakturazio-datuak legeak eskatzen duen denboran gordetzen dira.
Hirugarrenak
Datu-hornitzaileak: Stripe (ordainketak), Supabase (datu-basea), Vercel (ostatatzea) eta Resend (abisuen posta). Guztiek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) betetzen dute.
Zure eskubideak
Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eska dezakezu, kaixo@zubilabs.dev helbidera idatzita. Erreklamazioa ere aurkez diezaiokezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari (AEPD).
Cookieak
Webgune honek ez du jarraipen- edo publizitate-cookierik erabiltzen.